XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIER. Galde berari bi hitz

Azken aldian heldu zauku beraz gauza bat ardura heltzen ez zaukuna.

Norbeitek galdatu dauku noiz eman behar zakon ogiari superphosphate deithu ongailua.

Ahalgerik batere gabe, aithorturen dugu atsegin eman daukula galde horrek.

Huna zertako.

Izkiribatzen ari denak laket du irakur dezaten: hortako da eta ari lan hortan, ez baita bethi gochoa ez eta errecha.

Jakiteak noizetik noizera ez deramala haizeak haren lana, zainak phizten dazko izkiribazaleari.

Horra zertako eskerrak derauzkagun aiphu dugun galdearen egileari.

Erakutsi dauku aldi huntan bederen irakurtu gituela; zerbeit baitzauku hori.

Badu galdeak bertze alderdi onik ere: erakusten baitu zoin aldetarat behar den mintzatu: ez baita gauza gutia holakotan.

Ardura solasaren egitea baino nekeago da hunen ekheiaren hatzemaitea.

Izkiribatu behar eta ez jakin zertaz izkiriba: horrek ditu lanak.

Ez egon bada herabez edo beldurrez galderik egiteko, denean zer galda.

Guk bilhatuko dugu zer ihardets.

Nahiz ihardetsi dakogun jadanik laburzki aiphu dugun galdeari, eratchiki ditzazkogun zombeit chehetasun.

Noiz behar zako eman erran dugun ongailua ogiari, ala eraitean, ala negutik lekhora, ogiaren galtzaratzean.

Badira bi ongailu mota ogiari emaiten ohi zazkonak; ez Eskual-herrian, bainan hemen baino ogi gehiago biltzen duten lekhuetan.

Ongailu horietarik bata, superphosphate deithua, emaiten ohi da ogiaren eraitean, bertzea aldiz, nitrate, deitzen baita, emaiten zako negutik lekhora, hotzak joanik, jauztera doalarik.

Bertze alde bigarren ongailu hau ez ohi zeie emaiten ogi chuhur edo ahuler baizik; izan diten chuhur eta ahul aro gaichtoaren ondorioz, ala lurra bera hotza delakotz eta zain gutitakoa.

Lehen ongailua aldiz eman diteke edo zoin ogi lurretan, nolako heldu den ogia ikusi, ez eta ere hazia aurdiki gabetarik.

Ez baita lurrik hunen beharretan ez denik, edo gutiago edo gehiago.

Ongailu huntarik emaiten duena ez da behinere itsura ari.

Zertako dira bi ongailu horiek emaiten bi ordu horiez, eta ez ordu berean?.

Gauza horiek hurbilik eta cheheki ikhetzen ohi dituztenek ezagutu dute hauche: nitrate deithu ongailuak lastorat emaiten duela bere indarra eta ez erroetarat.

Orok dakigun gauza da aldiz, negua iragan artean, ez duela ogiak alde joan dadien belharretan; hobe duela anhitzez erro onak eginek.

Erroez behar baitako ihardoki neguari eta ez belharraz.

Belhar luzea erro charren gainean galgarri baizik ez da; erroek behar baitute belharra hazi hau aldiz luzeago eta goseago baitoa.

Ez da beraz negu aitzinean nitrate delako ongailuaren emaiteko ordua.

Bertze alde, arthora etche ongarri ausarki ukhan duten lurrek badute nitrate horrek deraukan gozotik aski bederen ogiaren hel arazteko neguaz haindira.

Orduan ogiak berak erakutsiko du baduen haren beharrik ala ez.

Gozo hori ez da bertzerik baizik azote derizana.

Superphosphates deithuen indarra aldiz erroetarat ari da, ez belharrerat: gero, lastoa azkartuz, ariko da bururat.

Hauche dela ageri da hortarik ogiak negu aitzinean galdatzen duen ongailua.

Eta bazako zeren orduan eman.

Ez duelarik neguaz handira artean ogiak belharretan joaiterik, halere jan behar du bethi bizitzeko eta hotzari ihardokitzeko.

Eta ezin jan ogiak, bertzeek baino gehiago, jatekorik ez duenean bere hel menean.

Bizkitartean janen duen izarian da azkar helduko neguaren burura: eta negutik lekhora duken indarretik doake haren geroko gora behera.

Neguan hazkurri eskasez ahuldu ogiak nekez du gero ondorio onik eginen.

Edo beharko zako hari eratchiki bertze ongailurik orduan; nitrate delako hartarik; hiru edo lau aldiz bertzea baino kharioago baita.

Ahultzea baiño gaichtoagorik hel dakioke neguan hazkurria eskas duen ogiari; osoki galtzen ohi da, hotz eta heze soberakinari ihardokitzeko indarrik aski ez ukhanez.

Horra zertako nahi duen ogiak neguaren azkar iragaiteko hazkurria: ez lurretik gora athera araziko duena; bainan bai erroak azkarturen dazkona.

Halakoa da aldiz superphosphates deithu ongailua.

Huni esker, ez da galduko neguan ogia, ez da ahulduko, bainan bai azkar egonen bereziki erroz.

Halako ogiak ez duke negutik lekhora bertze ongailu beharrik, nun ez den lurra aitzineko bihira etche ongarria chuhurregi ukhan dutenetarik.

Eta erroz azkar delakotz, joanen da azkar lastoz; ez baita buru onera heltzeko bide hoberik.

Eta ez uste ukhan ongailu hau ez zakola neguan baizik ari ogiari.

Zerbeit liteke jadanik hori egin dezan; neguan egin lanak halako ondorioak lituzkenaz geroz.

Aiphu dugun ongailuak bururadino jarraikitzen dako bere indarra ogiari.

Huntarik heldu zako bereziki lastoari bere indarra.

Luze baderama lastoa nitrate delako ongailuak, hunek egiten du azkar.

Lasto azkarretik da heldu buru ederra; eta buru hura lasto azkarrak du chuchen atchikiko ongi zohitu artean.

Ez baita gauza gutia hau.

Zombat aldiz ez zauku heltzen ogiak lastoz eder jin eta, bai bederen luze, etzaten baitzauzku, bihiaren egiten ari direlarik; chimur gelditzen baitzeie bihi hura, ezin hazi dutelakotz behar bezala, lurrerat eroriz geroz.

Handizki alde du beraz ogiak lastoa azkartzen dakon ongailua.

Diot lastoa azkartzen eta ez luzatzen dakona.

Ez baitoa batetara izan dadien lastoa azkar eta luze.

Bada zango luze anitz zain guti dutenik.

Lastoari emaiten dakon indarraz kampo, bihiari berari ere ari zako ongailu hau.

Eta ez da hola delako argi hoberik nola hauche: bihian sartzen baita ongailu hunek deraukan gozotik anhitz.

Beraz baderama egia burutik buru; lehen erroetarik hasirik bihiradino.

Ahanztera nindoan erraiteko hobe bada, eta badakigu orai zertako, ongailu hau ogiari emanik eraiterakoan, halere orduan eman ez dakonak ongi eginen duela negutik lekhora emaiten badako; bainan ahalik eta lasterrena.

Baditeke orduan emanik ez duela eginen bere indar guzia: bainan nola, erran bezala, ongailu hau ez baita lurreraz geroz galtzen, huntarik ogiak hartu ez dukena bilduren du ogiaren ondotik eginen den haziak.

Hunen eta haren mozkinak esku beretara baitoazke, ez da hain handi izanen makhurra.

Asteleheneko prezioak Bayonan

Ogia (80 kil.)...... 16 fr. 50
Artoa (75 kil.)...... 12
Oloa (50 kil.)...... 10
Belharra (100 kil.)...... 6
Lastoa (100 kil.)...... 4
Lur sagarra (50 kil.)...... 8
Ilharra (80 kil.)...... 31
Gaztaina (100 kil.)...... 13
Arroltzeak (dotzena)...... 1... 35
.